Tolosaldeko sagardoa eta sagardotegiak

Tolosaldean oso sustraituta dagoen ohitura

Festa, tradizioa eta gastronomia, guztia batera.

Tolosaldean sagarren laborantza eta sagardoa egiteko tradizioa aspalditik dator. Garai batean etxean edo lagun artean edateko ekoizten zen; orain, botiletan saltzen da, sagardotegietan txotx-etik eskaintzeaz gain, sagardotegiko menu tradizionalarekin.

Tolosako Azoka

Sagardoaren errituala

Sagardoa zapore apur bat garratza duen sagar-ardoa da, Gipuzkoako antzinako tradizioa mantenduz egiten da. Sagarrak birrindu eta prentsatu, kupeletan edo barriketan hartzitu eta dastatzeko prest egoten da.

Denboraldia

Urtarriletik maiatzera esperientzia paregabeaz gozatzeko aukera dago sagardotegi batean. Bisitak merezi du eta asko, giro alaia eta jai girokoa bizitzen baita bertan, batez ere, asteburuetan: kantuak, bertsoak, trikitixa…




Txotx-a

“Txotx” oihuak sagardo upelen baten irekiera iragartzen du. Antzina, txiria irekitzen zen, gantzez estalitako kupelaren zuraren zulo txiki bat, eta bertatik txorrorada fin bat ateratzen zen zulatzean. Sagardoa gutxi hartzen da aldi bakoitzean. Gutxi eta maiz, esan ohi da.

Txotx kupela
Txotx kupela



Bakalloa pilpilean sagardotegia
Bakalloa pilpilean sagardotegia
Txuleta
Txuleta

Sagardotegiko menua

Sagardo dastaketek kalterik egin ez dezan, menua bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin edo saltsan, txuleta, intxaurrak, Idiazabal gazta eta sagar-gozoak osatzen dute.




Euskal Sagardoa

Euskal Sagardoa jatorri izendapena duten sagardoak botilaren lepoan kapsula gorri bat dutenak dira, % 100ean bertako sagar eginda egon behar dute eta kalitate-ziurtagiria lortu behar dute. Gorenak kapsula beltzeko sagardoak ere kalitate handikoak dira, baina ez derrigorrez bertako sagarrekin egindakoak. Urre koloreko kapsulak aldiz, Euskal sagardoa jatorri izendapeneko bertako sagarrarekin eginak dira, baina dastaketa panelean Premium gisa katalogatuak izan direnak.

Sidra Tolosaldea
Cider



Tolosaldeko sagardotegiak

Tolosaldean sei sagardotegi ekoizle daude, guztiak familiarrak: batzuk denboraldian zehar bakarrik irekitzen dituzte, eta beste batzuk urte osoan. Guztiek eskaintzen dute sagardotegiko menua.

Aburuza, Aduna

Lau hamarkada baino gehiago dituen sagardotegia da, Adunan kokatua eta sagarrondoz inguratua. 29 upel eta 300 lagunentzako jantokia ditu. Sagardotegi honek urte osoan zehar irekitzen du (abenduan bakarrik ixten da) eta bisita gidatuak eskaintzen ditu beste esperientzia mota batzuekin batera.

Txotxaren irekiera 2026an: Urtarrilak 14

Aburuza sagardotegia
Aburuza Sagardotegia Aduna
Aburuza Sagardotegia



Eguzkitza Sagardotegia non jan tolosa
Eguzkitza Sagardotegia

Eguzkitza, Tolosa

Tolosako erdigunetik minutu gutxira dago. Antzinatik egiten dute sagardoa bertan, nahiz eta 90eko hamarkadan ireki zituzten sagardotegiko ateak. Oraindik antzinako dolarea eta tresna zaharrak gordetzen ditu, kupelak irekitzerakoan ikus daitezkeenak.

Txotx 2026an irekiko da: Gaur egun asteburuetarako irekita dago, urtarriletik aurrera baita astegunetan ere.

Eguzkitza sagardotegia



Goikoetxea, Lizartza

Bere sagarra ekoizten du sagardoa, inguruko mendien magaletako sagastiek emandakoak. Kupelak 120 lagunentzako lekua duen jantokitik ikusten dira.

Txotxaren irekiera 2026an: urtarrilak 23

Goikoetxea sagardotegia
Sidreria Goikoetxea sagardotegia non jan lizartza
Goikoetxea Sagardotegia



Eguzkitza Sagardotegia non jan tolosan
Eguzkitza Sagardotegia

Isastegi, Tolosa

Tolosa landatarrean dago, Aldaba auzoan, eta XVII. mendetik egiten du sagardoa. Hornitzaileak 15 kilometro ingurukoak dira. Menu tradizionalaz gain, bakailaoa pil-pil erara eta etxeko arkume errea ere eskaintzen ditu. Autobus zerbitzua ere badu Tolosatik, urtarriletik apirilera.

Txotxaren irekiera 2026an: urtarrilak 17

Isastegi sagardotegia



Sarasola, Asteasu

Mende erdiko ibilbidea duen sagardotegi familiarra da, Asteasu bailara batean kokatua. Egurrezko upelez inguratutako jangela bat dauka, 150 pertsonentzako edukiera duena. Urtero 120.000 litro sagardo egiten ditu, % 75 bertako sagarrekin.

Txotxaren irekiera 2026an: urtarrilak 17

Sarasola sagardotegia
Sarasola Sagardotegia non jan asteasu
Sarasola Sagardotegia



Sidreria Zabala sagardotegia non jan aduna
Zabala Sagardotegia

Zabala, Aduna

Adunako erdigunetik gertu dagoen sagardotegi-dolarea. Sagardoa Gipuzkoako sagarrekin bakarrik egiten du duela 200 urte baino gehiagotik. Bere lurretan 8.000 sagarrondo baino gehiago ditu. Hainbat aldiz saritu dute sagardo onenaren sariarekin.

Txotxaren irekiera 2026an: urtarrilak 2

Zabala sagardotegia



Baliteke ere
gustatzea...