← Berri guztiak ikusi
Alkiza · Hernialde · Tolosa | Artea eta kultura · Aste Santua · Bisita gidatuak

Aste Santua Tolosaldean: oporraldi bat Euskadiko bihotzean

Gehiago irakurri


Aste Santua une ezin hobea da deskonektatzeko eta xarma berezia duten txokoak ezagutzeko. Tolosaldean historia, gastronomia, natura eta kultura uztartzen dituen eskaintza paregabea aurkituko duzu.

Utzi zeure burua harritzen bisita gidatu bereziekin, erakusketa esklusiboekin eta txotx-aren tradizioarekin urteko garai onenarekin ere egingo duzu topo.

Agenda honek martxoaren 28 eta apirilaren 12 arteko ekintzak biltzen ditu.



Bisita gidatuak, Tolosaldearen esentzia ezagutzeko


Murgildu Tolosa eta inguruaren historian gure bisita gidatu bereziekin. Alde Zaharreko kaleetan barrena ibiltzeko, Santa Maria eliza ikusgarrian sartu eta gangetaraino igotzeko, Tolosako azokaren berezitasunak ezagutu eta dastatzeko.

Hemen agertzen diren ordutegiak Aste Santuko jai egunetakoak dira, baina beste egun guztietan ere izango da bisita egiteko aukerarik eta bakoitzaren atalean aurkituko duzue bisita eskaintza guztia.



Tolosako alde zaharrera bisita gidatua

Ordu bete inguruko bisita gidatuan, kalez-kale Tolosako historiaren zati bat, bere kokapenaren garrantzia eta beste hainbat istoria deskubrituko dituzu.

Apirilaren 2, 3, 4 eta 5ean > 10:00
Apirilaren 2, 3 eta 5ean > 11:00
Apirilaren 5ean > 12:30
Apirilaren 2, 3 eta 4 > 17:00

Erreserbatu eguna
Tolosako Alde Zaharra
Tolosako Alde Zaharra

Andre Mari eliza eta bere gangak

Gipuzkoako elizarik handienetako batera sartzeko aukerea ematen dizu bisitak, zutabez osatutako nabe handira. Baina zalantzarik gabe, bisitaren interesgune handiena, gangetara igotzeko aukera da. Hori bai, eskailerak igotzeko prestatuta etorri beharko duzu.

Apirilaren 2, 3 eta 4ean > 12:30 eta 15:30etan

Erreserbatu eguna
Andre Maria Eliza Tolosa
Andre Maria Eliza Tolosa

Tolosako azokara bisita

Tolosako azoka, zalantzarik gabe, gastronomikoki eskualdearen argazkirik onena da. Larunbateroko plan saihestezina. Proposamen honetan, gida batekin bisitatuko duzu azoka, ekoizle ezberdinak eta produktu gama zabala ezagutuz.

Apirilaren 4ean > 11:00etan

Erreserbatu eguna
Tolosako Azoka
Tolosako Azoka

Topic. Txotxongiloen etxea


Txotxongilo

Topic, Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Museoa da. Txotxongiloen etxea. Oso plan dibertigarria da haurrekin joateko. Hemen egun hauetarako agenda berezia, beste egun guztietan modu librean ere bisitatu daiteke. 

Anton Retaco – Binefareko Txotxongiloak
Apirilak 1 – maiatzak 12

Binefarreko Titiriteroen instalazio interaktiboa Anbigu aretoan.

Bisita gidatuak antolatuko dira familia osoarentzat. Bisitariek txotxongiloak ukitu eta manipulatu ahal izango dituzte eta aldi berean, proiektatutako ikuskizuna ikusi.

  • Martxoaren 6an, 27an eta apirilaren 10ean.
  • 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
  • Izena emateko 943650414 telefonora deitu edo pedagogia@cittolosa.com helbidera idatzi behar da.

Gehiago ikusi
TOPIC Tolosa
TOPIC Tolosa



Txokolatearen Museoa


Gozozaleentzako paradisu bat.

Txokolatea maite baduzu, Rafa Gorrotxategiren Txokolatearen Museoa ezin duzu galdu. Bertan, bisita gidatu bat egin edota tailerretan parte hartzeko aukera izango duzu, txokolatearen historia eta ekoizpen-prozesua sakon ezagutzeko. Familian gozatzeko plan ezin hobea da, norbere kontura ere bisita daitekeena.

Apirilak 17, 18, 19 eta 20. Bisita gidatu edo tailerra 11:00etan eta bisita libreak ere bai.
4 egun hauetako ordutegia 09:00-14:00

Gainontzeko egunetan ohiko ordutegi eta eskaintza.

Gehiago ikusi
Rafa Gorrotxategi Museoa zer egin tolosan
Rafa Gorrotxategi Museoa zer egin tolosan



Fagus, Hernio Gazumeko interpretazio zentroa

Otsailaren 27an ireki zituen ateak espazio berrituak. Orain, web gunetik erreserba egin eta zure erritmora bisitatu ahalko duzu Interpretazio gunea.

Bertan, Hernio Gazume babestutako eremuan bizi diren hainbat animalia, ekosistema eta tradizioen berri izango duzu.

Erreserbatu

Larraulgo ekomuseoa

Larraulgo udaletxe azpian kokatzen den museo honek landa inguruaren garapenari buruz hitz egingo dizu, museo etnografiko bat da funtsean.

Alkizakoa bezala zure erritmora bisitatzeko web gunetik erreserbatu eta gozatu ahalko duzuna.

“Artozko tapiz alfonbrak” erakusketa Martxoaren 31-arte.

Erreserbatu
Baserriaren historia / La historia del caserío
Baserriaren historia / La historia del caserío

Urmara museoak ateak ireki ditu!

Alkizan, Hernio magalean kokatzen den aire libreko museo bat da Urmara eta udaberrian irekitzen ditu urtero bere ateak.

Aurrez erreserbatuz gero,  museo eder honetaz gozatzeko aukera eskainiko dizuna. Koldobika Jauregiren obra biltzen duen espazioa naturala da.

Gehiago irakurri

Agenda


Txotx!


Gozatu zapore tradizionalekin: txotx garaiko azken aukera

Sagardozaleek azken aukera izango dute Aste Santuan txotx garaiaz gozatzeko. Sagardo kupelatik zuzenean dastatzeko aukera aparta izateaz gain, ohiko menua (bakailaoa, txuleta eta gazta) izango dute lagun sagardotegietan. Ezinbesteko esperientzia da!

Sagardotegiak
txotx sidreria
txotx sidreria

Bisita gidatuak

Sagardo upategi bat bisitatzeko aukera Adunan. Sagastietatik paseatu, upategiko sekretuak ezagutu eta otordu goxo bat bertan.

Animatzen zara?

Gehiago ikusi
Aburuza sagardo dastaketa
Aburuza sagardo dastaketa

Sagastiak zeharkatuz, ibilbide ederra

Aste Santuan sagastiak loratzen ikusteko aukera izango da seguraski. Adunan bada ibilbide bat, sagastietatik barrera ibiltzeko aukera ematen duena eta horretarako ez zaigu garai aproposagorik bururatzen udaberria baino.

Ikusi ibilbidea
Manzano en flor Aduna
Manzano en flor Aduna



Erlezain egun batez

Erleek loreen polinizazioan egiten duten lana ezinbestekoa da eta ematen diguten eztia ere produktu paregabea da.

Erlezain arropak jantzi eta lanbide honi buruzko sekretu guztiak ezagutzeko aukera izango duzu Bedaion, Aralar Parke Naturalaren atarian.

Erreserbatu eguna
Balerdipeko erleak. Apicultura
Balerdipeko erleak. Apicultura



Antolatu zure bidaia


Non jan

Txotx garaia da, baina babarrunak, barazkiak, haragiak parrillan, autore sukaldaritza eta beste kutixi asko jateko leku paregabeak aurkituko dituzu hemen.

Jatetxeak

Non lo egin

Nekazalturismo, pentsio, xarmadun hotel… nolako ostatua nahi duzu?

Ostatuak
Iriarte Jauregia habitacion
Iriarte Jauregia habitacion

Artículos relacionados