← Ikusi agenda osoa
XIX. Dantzari Txiki Eguna eta Erromeria
Tolosa | Festa Kultur ekitaldia
28
Martxoa
Udaberri dantza taldeak Dantzari Txiki Eguna ospatzen du, Erromeriaz jarraituta.
Dantzari Txikia
- 10:30. Hamaiketakoa Plaza Zaharrean.
- 11:00. Kalejiraren hasiera. Talde batzuk Alde Zaharrean barrena ibiliko dira; beste batzuk, berriz, erdigunean.
- 12:15. Kalejiraren amaiera Trianguloa plazan. Parte-hartzaile guztiak elkarrekin joango dira Plaza Berrira kalejiran.
- 12:30. Talde guztiek batera dantzatuko dute Plaza Berrian.
- 13:00. Haurrak elkarteetara joango dira bazkaltzera.
- 16:00. Emanaldi nagusia Plaza Berrian. Plaza dantzak, Udaberriko fanfarreak girotuta.
Erromeria
- 19:00. Zerkausitik hasita, musika-dantza-poteoa Udaberriko fanfarreak alaituta.
- 21:00. Afaria Zerkausian.
- 23:00. Erromeria Laket musika taldearen eskutik.
- 00:00. Larrain dantza Udaberriko fanfarrearen eskutik. Ondoren, Laket musika taldeak jarraituko du.




