Udaberri Azoka
← Ikusi agenda osoa

Udaberri Azoka

Albiztur | Azoka berezia

29

Martxoa

11:00


Udaberri Azoka eta ardo zuri dastatzea egingo dituzte Albizturren.

Artisauen produktuak egongo dira eskuragarri azokan, eta dastaketan lau ardo ezberdin izango dituzte.
11:00etatik 14:00etara izango da, eta askotariko artisau produktuak egongo dira bertan. Hain zuzen, postua jarriko dute hainbat eta hainbat sortzaile eta ekoizlek, horien artean, Ogi Ona, Izpiliku kosmetika, Urraki esnekiak, Pott zeramika, Sualma jostailuak, Zure apaingarriak, Luixiren pitxiak, Zei belarritakoak eta Baialabai.

Merkatua ez da izango, ordea, eguneko hitzordu bakarra. 12:00etatik 14:00etara egingo dute ardo zurien dastatzea. Aurten laugarren edizioa du ekimenak, eta lau jatorri izendapenetako edariak dastatzeko aukera izango dute, hain zuzen, Errioxa, Albariño, Bierzo eta Getariako txakolina.