Anton Retaco – Binefareko Txotxongiloak
← Ikusi agenda osoa

Anton Retaco – Binefareko Txotxongiloak

Tolosa | Bisita gidatua Erakusketa Umeekin jarduerak

1

Martxoa

-

12

Apirila

Binefarreko Titiriteroen instalazio interaktiboa Anbigu aretoan.

Titiriteros de Binéfarren deskribapen txiki bat: Titiriteros de Binéfar konpainiarekin TOPIC-ek urteetako harreman estua izan du eta 2025eko Titirijai jaialdian, berriz ere izan genuen haien lana gertutik ezagutzeko aukera, “Antón Retaco” ikuskizunaren bidez. Antzezlana María Luisa Gefaell idazlearen izen bereko haur-liburuan oinarritzen da eta artista ibiltarien unibertsoa aurkezten du, Antón haur nanoaren begirada xalo eta poetikotik. Proposamen honek herri-antzerkigintzaren balioa aldarrikatzen du, askatasunaren, bidaiaren eta jolasaren bidez. Aldi berean, eskularru-txotxongiloaren tradizioa eta haren indar adierazkorra nabarmentzen ditu, mekanismo sinple baina eraginkorren bidez.

Ikuskizunaren egitura, obrako txotxongiloak zintzilik mantentzen dituen oihalik gabeko erretaula, apirilaren 12ra arte egongo da TOPICeko anbiguan.

Bisita gidatuak antolatuko dira familia osoarentzat. Bisitariek txotxongiloak ukitu eta manipulatu ahal izango dituzte eta aldi berean, proiektatutako ikuskizuna ikusi.

  • Martxoaren 6an, 27an eta apirilaren 10ean.
  • 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
  • Izena emateko 943650414 telefonora deitu edo pedagogia@cittolosa.com helbidera idatzi behar da.

Web